Berriak

Atzealdea

Bedaiotik Altzora bitarteko mendi irteera antolatu du Alegiako Mendi Asanbladak urriaren 22rako

Izena emateko epea urriaren 19an itxiko da eta kultur etxean edo epostaz eman liteke

2017·10·16


Alegiako Mendi Asanbladak mendi irteera bat antolatu du datorren urriaren 22rako, igandea. Bedaio eta Altzo bitarteko ibilbidea egiteko aukera eskainiko da eta bertan parte hartu nahi dutenek urriaren 19a, asteazkena, izango dute izena emateko azken eguna. Bi modutara eman daiteke izena. Batetik, kultur etxera joanda eta bestetik, alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera idatziz. Irteera 9:00etan izango da Tontokalen eta eguerdirako etxean izatea aurreikusten da. Kotxeetan joango dira Bedaiora eta itzulerarako, bezperan Altzon utzitako kotxeak baliatuko dituzte.