Berriak

Atzealdea

Berrogei lagunetik gora elkartu ziren Bedaio eta Altzo bitarteko mendi irteeran

Hurrengo hitzordua azaroaren 26an izango da eta Alegia inguruak ezagutzeko aukera izango da

2016·10·25


Alegiako Mendi Asanbladak antolatuta mendi irteera bat ospatu zen iragan igandean. Udazkeneko Kultur Egitarauaren barruan kokatutako ekitaldia izan zen eta parte hartzaileek Bedaio eta Altzo bitarteko bidea egin zuten mendiz. Haur, gazte eta heldu, berrogei lagunetik gora izan ziren ibilbidea egin zutenak eta antolakuntzatik adierazi dutenez, goiz pasa ederra egiteko aukera izan zuten baso eta laino artean. Mendi Asanbladaren hurrengo hitzordua azaroaren 26an izango da. Alegia inguruak ezagutzeko aukera emango duen ibilaldia egingo dute.