IZFE Schedule
Agenda
Atzealdea

Bertso-Jasa

19:00etan eskolako patioan
16 UZT

Mikel Artolak eta Maialen Akizuk gidatuta, haurrentzako 'Bertso-Jasa' emanaldia izango da uztailaren 16an 19:00etan eskolako patioan. Bertaratu nahi dutenek gonbidapena lortu beharko dute azpiko loturaren bidez edo kultur etxera deituta. 10:00etatik 14:00etarako ordutegian.

Gonbidapena eskatu

 

COVID-19 PROTOKOLOA

-Covid-19aren ondorioz eta osasun-segurtasuna bermatzeko, emanaldien edukiera mugatuko da.

-Emanaldietan ezin da erre, ezin da edan eta ezin da jan.

-Emanaldietara joan ahal izateko, gonbidapena beharko da.

-Gonbidapena eskatzeko, Udaleko web orrira jo (www.alegia.eus) edo kultur etxera (943 65 46 98) deitu beharko duzu, 10:00etatik 14:00etarako ordutegian.

-Pertsona bakoitzak, gehienez, 2 gonbidapen eskuratzeko aukera izango du, familia ugariek izan ezik.

-Haurrei zuzendutako emanaldietan, horiek lehentasun osoa izango dute. LH 2tik behera dabiltzan haurrak euren gurasoetako batekin sartu ahalko dira, betiere, eserleku bat hartuz.

-Edukiera betetzen ez bada, momentuan sartzeko aukera izango da.

-Emanaldietara sartu ahal izateko, unean uneko segurtasun-neurriak jarraitu beharko dituzte pertsona guztiek.

-Gonbidapena dutenek, ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago eremuaren barruan eserita egon beharko dute, eserleku guztiak beteko ez balira gonbidapenik ez dutenek sartzeko aukera izan dezaten.

-Gonbidatuen izena ekitaldiaren sarreran egiaztatu egingo da. Gonbidapena erreserbatzen duenak ez du sarrera fisikorik jasoko.

-Ordurako sartzen ez denak ez du lehentasunik izango, nahiz eta gonbidapena eduki.

-Unean uneko osasun baldintzen eta egoeraren arabera, ekitaldien eguna, ordua eta kokagunea aldatu egin daiteke.