Berriak
Atzealdea

Bi partida jokatuko dira asteburuan Elorri futbol zelaian

Erregional mailako emakumezkoak eta jubenil mailako gizonezkoak izango dira etxean lehiatuko direnak

2018·10·03


Alegiako futbol zaleek bi partida ikusi ahal izango dituzte asteburuan Elorri zelaian. Horietako bat erregional mailako emakumezkoena izango da eta larunbatean 18:00etan Urnietaren aurka jokatuko dute. Iragan asteburuan jokatu zuten denboraldi berriko lehen partida eta 1 eta 3 galdu zuten Oiartzunen aurka. Asteburuan beraz, lehen puntuak batzen ahaleginduko dira. Etxean ariko den beste taldea gizonezkoen jubenilena izango da. Hauek 2 eta 0 galdu zuten Ordizian azken partida eta hiru puntu dituzte. Oraindik punturik gabe den Segura Goierriren bisita izango dute, larunbatean bertan 15:30ean.

Gizonezko erregionalek 7 eta 2 irabazi zuten Herrerako Sportingen aurka. Bigarren garaipenarekin hirugarren postuan daude eta zortzigarren dagoen Kostkasen zelaian ariko dira larunbatean 15:30ean. Azkenik, kadete mutilek 1 eta 0 irabazi zuten Danenaren kontra. Sei punturekin bigarren daude eta lehen postuan beraiekin berdinduta dagoen Tolosaren aurkakoa izango dute etxetik kanpo igandean 11:30ean.