Berriak
Atzealdea

Bihar eta ostiralean Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan

Bihar partida bakarra jokatuko da eta ostiralean lau neurketaz osaturiko jaialdia izango da

2018·01·31


Intxurreko pilotariek bihar eta etzi jokatuko dituzte aste honetan etxean jokatu beharreko partidak. Bihar, osteguna, 19:15ean Udaberri txapelketako partida bat jokatuko da. Nagusien mailan Intxurre eta Bergara neurtuko dira. Ostiralean berriz, lau partida jokatuko dira 18:30ean hasita. Lehen biak eskuz binakakoak izango dira eta gizonezkoen nagusien mailan, Intxurrek Orio eta Tartaloetxe izango ditu aurkari. Ondoren gomazko paletako bi neurketa jokatuko dira. Emakumezko jubeniletan, Intxurre eta Aia neurtuko dira lehenik eta ondoren Intxurreko bi bikoteren arteko partida jokatuko da. Olanok eta Muruak Bach eta Beloki izango dituzte aurkari.

Azken jardunaldiko emaitzei dagokienean, eskuz binaka ari diren gizonezkoek sei partida jokatu zituzten. Lehen mailako kadetek eta nagusiek eta bigarren mailako nagusiek lortu zituzten garaipenak. Gomazko paletan, emakumezko jubeniletan, Intxurreko lau bikoteak elkarren aurka aritu ziren. Bachek eta Karrerak 30 eta 9 irabazi zieten Ormaetxeari eta Zhangi partida batean eta bestean, Olanok eta Muruak 30 eta 27 menperatu zituzten Bach eta Beloki.