Berriak

Atzealdea

Binakako pilota txapelketako laugarren postuan dira Artola eta Mariezkurrena lehen itzulia amaituta

Bihar Bengoetxearen eta Imazen aurkako partida garrantzitsua jokatuko dute Getarian

2019·01·10


Iñaki Artolak eta Jon Mariezkurrenak binakako txapelketako bigarren itzuliko lehen partida jokatuko dute  Getarian Oinatz Bengoetxearen eta Ander Imazen aurka. Alegiarra eta berriozartarra sailkapeneko laugarren postuan daude lau punturekin. Iragan asteburuan Ezkurdiaren eta Galarzaren aurka 22 eta 16 irabazi zuten eta lehen itzulia finalerdietara sailkatzeko txartela ematen duten postuetan amaitu dute. Ostiralean beraien atzetik hiru punturekin dagoen bikotea izango dute aurkari eta partida garrantzitsua izango da. Izan ere, Artolak eta Mariezkurrenak irabazten badute, bosgarren puntua batuko dute eta sailkapeneko bosgarren postua bi puntura utziko dute. Galtzen badute, aurkariekin berdinduta geratuko dira sailkapenean.

Intxurrekoak Udaberri txapelketan

Intxurreko pilotariek Udaberri txapelketari ekingo diote asteburuan. Binaka, kadete, jubenil eta nagusietan gizonezkoez osaturiko zortzi bikote izango ditu lehian Intxurrek. Lehen jardunaldiari begira, gaur bertan bi partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan. 19:30ean hasita, nagusien lehen mailan Intxurre eta Gure Txeru neurtuko dira eta bigarrenean Intxurreko bi bikoteren arteko lehia izango da. Larunbatean bost partidaz osaturik jaialdia ikusi ahal izango da Elorrin bertan 15:30ean hasita. Lehen bi partidak alebinenak izango dira, ondoko biak infantilenak eta bosgarrena Udaberri txapelketakoa. Nagusien bigarren mailan Intxurre eta Gazteleku neurtuko dira.