Berriak
Atzealdea

Binakako txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko dute Artolak eta Mariezkurrenak datorren asteartean Eibarren

Sailkapenean beraiekin berdinduta dauden Altuna eta Martija izango dituzte aurkari

2018·12·18


Iñaki Artolak eta Jon Mariezkurrenak binakako txapelketako hirugarren puntua lortzea izango dute helburu asteartean Eibarren. Jokin Altunaren eta Julen Martijaren aurkako partida izango dute, txapelketako bosgarren jardunaldiari dagokiona. Bi bikoteak bina punturekin iritsiko dira neurketa horretara. Artolak eta Mariezkurrenak 22 eta 6 galdu zuten Irribarriaren eta Zabaletaren aurka azken partidan eta lehen bi jardunaldietako bide onera itzuli nahiko dute.

Finalik ez Intxurrerentzat

Intxurreko pilotariek ez dute Gipuzkoako txapelketako finaletarako txartelik lortu. Eskuz binaka, nagusien hirugarren mailan, Intxurreko bikotea kanpoan geratu da Zumaiaren aurkako finalerdiko itzulerako partida galduta. Buruz buru, Intxurrek lehian zituen kadete eta jubenil mailako pilotariak txapelketatik kanpo geratu dira final laurdenetan.