Berriak
Atzealdea

Bortzirietara irteera antolatu du Alegiako Mendi Asanbladak ekainaren 30 eta uztailaren 1erako

Arantzako aterpean pasako dute gaua eta izena emateko epea ekainaren 12an itxiko da

2018·06·01


Alegiako Mendi Asanbladak asteburuko irteera antolatu du ekainaren 30erako eta uztailaren 1erako. Bortzirietako bailarara joango dira eta Arantzan hartuko dute aterpea. Ekainaren 30ean Alegiatik abiatu eta Arantza ingurura iristean, Leurtzako urtegia eta San Juan Xar basoa bisitatuko dituzte. Igandean berriz, Zepuru mendira igoko dira eta ondoren etxera itzuliko dira.

Izena emateko epea zabalik dago eta ekainaren 12a izango da horretarako azken eguna. Interesatuek kultur etxera jo dezakete edo alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera idatzi. Arantzako aterpean afaria, loa eta gosaria eskainiko da eta helduek 31 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 28. Plaza mugatuak egongo dira.