Berriak
Atzealdea

Dantza ikastaroko haurren emanaldia izango da ostiralean kultur etxean

Bestalde, Sutarrik helduentzako plaza dantzen ikastaroa abiatuko du apirilaren 9an

2018·03·20


Sutarri dantza taldeak antolatuta dantza ikastaro bat egin da azken asteetan kultur etxean. Haur Hezkuntzako 2, 3 eta 4 mailetako haurrak izan dira ikastaro horretan parte hartu dutenak ostiral honetan, martxoak 23, ikastaro horretan ikasitakoa erakutsiko dute kultur etxean bertan. 17:00etan hasiko da emanaldia eta txikienen mimo handiz prestatu dutena erakutsiko dute.

Helduentzako “plaza dantzak”

Bat amaitu eta bestea hasi. Haurren ikastaroa bukatuta, Sutarri dantza taldeak helduek plaza dantzak ikasi ahal izateko ikastaroa eskainiko du. Apirilaren 9an hasiko da eta hilaren 30era bitarteko astelehen guztietan izango dira saioak. Ikastaroa eskaini ahal izateko gutxienez 6 pertsonako taldea osatu beharko da eta saioen ordutegia izena ematen dutenen artean erabakiko da. Izena eman nahi duenak martxoaren 30era bitarteko epea izango du eta 616 648 413 telefonora whatsapp bat bidalita eman ahal izango da. Ikastaroak 10 euroko kostua izango du.