Berriak

Atzealdea

Datorren ikasturtean Sutarri dantza taldean aritu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea

Ekainaren 22a izango da matrikulatzeko azken eguna eta bost urtetik gorakoek eman dezakete izena

2018·06·12


Sutarri dantza taldeak 2018-2019 ikasturterako matrikulazio kanpaina jarri du abian. Bost urtetik gorakoek eman dezakete izena irailetik aurrera dantza taldeko kide izateko eta epea ekainaren 22an, ostirala, itxiko da. Interesatuek bi modutara eman ahalko dute izena. Alde batetik, kultur etxean eman daiteke eta bestetik, 616 64 84 13 telefono zenbakira whatsapp mezu bat bidali daiteke. Bertan, izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefono zenbaki bat jarri beharko dira.