Berriak
Atzealdea

Denboraldiari eta hartxintxarrezko Elorri zelaiari agur esan zien Intxurre taldeak larunbatean

Goizean lehengo eta oraingo jokalarien arteko partida jokatu zen eta eguerdian zahagiardoa egin zuten

2018·05·28


Amaitu da Intxurre futbol taldearentzat 2017-2018 denboraldia eta amaitu da, aldi berean, Elorri zelaiaren hartxintxarrezko aroa. Iragan larunbatean emakumezko jubenilek 0 eta 1 irabazi zuten Zarautzen kopako azken partida eta modu horretan amaitu zen ofizialki denboraldia talde alegiarrarentzat. Horrekin batera, hartxintxarrezko zelaia agurtzeko lehengo eta oraingo Intxurreko jokalarien arteko partida bat jokatu zen goiz partean. Behin kirolarekikoak eginda, zahagiardo bat egin zen plazan. Intxurreko kideak eta hainbat herritar elkartu ziren eta ohi bezala, talde ezberdinetako kideei hainbat oroigarri banatu zitzaizkien.

Modu horretan eman dio amaiera Intxurrek denboraldiari. Gainera, datozen asteetan gauzatuko diren Elorri zelaiko lanekin, datorren denboralditik aurrera belar artifizialeko zelaian jokatuko dituzte etxeko partida guztiak.