Berriak

Atzealdea

Denboraldiko lehen pilota partidak jokatuko dira ostiralean Elorri pilotalekuan

Gipuzkoako txapelketa izango da Intxurreko pilotarien denboraldiko lehen erronka

2017·09·13


Udako etenaren ostean, ostiralean itzuliko dira Intxurreko pilotarien partidak Elorri pilotalekura. Gipuzkoako txapelketa jokatuz ekingo diete pilotariek denboraldi berriari eta Intxurrek eskuz binaka eta gomazko paletan izango du ordezkaritza. Eskuz binaka gizonezkoetan, kadete eta nagusien mailetan ariko dira Intxurrekoak. Paletan aldiz, emakumezko jubenil eta nagusien mailetan hartuko dute parte Intxurrekoek.

Gauzak horrela, asteburuan lehen jardunaldiko partidak jokatuko dira. Elorri pilotalekuan ostiralean eta larunbatean izango dira jaialdiak. Ostiralean 19:00etan hasiko da eta hiru neurketa jokatuko dira. Bi eskuz binakakoak eta bat gomazko paletakoa. Kadeteen bigarren mailako eskuz binakako partidak emango dio hasiera jaialdiari eta Intxurre Behar Zanaren aurka neurtuko da. Bigarrenean, gomazko paletan aritzen diren nagusien lehen mailako emakumeak ariko dira eta Intxurrek Su Berriren aurka jokatuko du. Bukatzeko, nagusien hirugarren mailan eskuz, Intxurreko bi bikote neurtuko dira. Larunbatean berriz, nagusien lehen mailako eskuz binakako lehia jokatuko da 10:00etatik aurrera Intxurreren eta Tolosa-Aurreraren artean.