Berriak
Atzealdea

Eguraldi bikainarekin egin zuten Mendi Asanbladako kideek Ausa Gaztelurako igoera

Zaldibiako Olakosarai gunetik abiatu ziren eta Aralarko txoko ederrak ezagutzeko aukera izan zuten

2018·09·24


Alegiako Mendi Asanbladak Ausa Gaztelu mendira irteera egin zuen atzo. Alegiatik kotxez joan ziren Zaldibiara eta Olakosarai gunetik oinez abiatuta egin zuten tontorrerako igoera. Bidean Aralarko txoko ederrak ezagutzeko aukera izan zuten eta eguraldia lagun, goiz pasa egiteko aukera bikaina izan zuten irteeran parte hartu zuten haurrek eta helduek.