Berriak

Atzealdea

Eider Balerdi, Jose Luis Lasa eta Loren Goikoetxea izan dira merkatarien zozketa bereziko irabazleak

Bakoitzak 200€ko erosketa txartela izango du uztailaren 12an gastatzeko

2016·07·07


Alegiako Merkatarien Taldeak kanpaina berezi bate gin du ekainean zehar. 200€ko hiru erosketa txartelen zozketan parte hartzeko aukera eman zaie Alegiako saltokietan erosketak egin dituztenei, erosketak egiterakoan eman zaizkien txartelen bidez. Bada, gaur eguerdian egin da zozketa udaletxean eta Eider Balerdi, Jose Luis Lasa eta Loren Goikoetxea izan dira irabazleak. Bakoitzak 200 euroko erosketa txartel bana izango du Alegiako dendetan eta tabernetan egun bakarrean gastatzeko. Uztailaren 12a, asteazkena, izango da hiru irabazleek diru kopuru hori gastatu ahal izateko eguna.