Berriak
Atzealdea

Ekainaren 1eko eskolako festan ezagutuko da Alegiako eskolaren izen berria

“Altxorraren bila” jolasaren bidez ezagutuko da eta parte hartzeko izena maiatzaren 30era bitartean eman daiteke

2019·05·28


Alegiako eskolaren izen berria larunbatean ezagutuko da. Izenen proposamena eta berauen bozketa egin ostean, izen hautatua ezagutzeko unea iritsi da eta Iturri Zahar guraso elkarteak, ekainaren 1ean egingo den ikasturte amaierako festa baliatu nahi du horretarako. Egun osoko egitaraua prestatu da eta arratsalderako Altxorraren Bila jolasa antolatu da eskolaren izena ezagutzeko. Ikasleek zein gurasoek hartu ahal izango dute parte jolasean eta izena emateko azken eguna maiatzaren 30a, osteguna, izango da. Interesatuek iturrizahar@alegiakoeskola.org helbidera idatzi beharko dute izena emateko.