Berriak
Atzealdea

Ekintzaile berrientzat enpresa kudeaketa ikastaroa eskainiko du Tolosaldea Garatzenek otsailaren 18tik 22ra

Tolosako Emari Co-Working gunean izango da ikastaroa eta saioak 9:30etik 13:30era izango dira

2019·02·12


Tolosaldea Garatzenek ekintzaile berrientzako enpresa kudeaketa ikastaroa antolatu du otsailaren 18tik 22ra, astelehenetik ostiralera. Ikastaroa, negozio plan bat burutzeko gaitasun teknikoetan trebatu nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago eta helburua eskualdean enpresa ekimen berriak sortzea da, lanpostu berriak sortzeko aukera sustatzen den neurrian. Eskualdeko langabetuek lehentasuna izango dute ikastaroak dituen 12 plazetako bat betetzeko orduan.

Ekintzailearen profila, bideragarritasun azterketa, ekonomia eta finantza arloa, egitura juridikoak, enpresaren fiskalitatea, betebehar administratiboak eta gai gehiago landuko dira ikastaroan. Bost egunetan 9:30etik 13:30era izango dira saioak Tolosako Emari Co-Working gunean, Emeterio Arrese kaleko 2 zenbakian. Interesatuek Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetasun Sailera jo behar dute, 943 65 45 01 telefono zenbakira deituz edo zubeldia@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatziz.