Berriak
Atzealdea

Ekoizle Txikientzako Higiene eta Osasun Betekizunen Malgutasunari buruzko ikastaroa eskainiko da ostiralean Fraisoron

10:00etatik 14:00etara luzatuko da eta internetez edo telefonoz eman daiteke izena

2019·05·21


HAZI Fundazioak Ekoizle Txikientzako Higiene eta Osasun Betekizunen Malgutasuna izeneko ikastaroa eskainiko du datorren ostiralean, maiatzak 24, Zizurkilgo Fraisoron. Euskadin nekazaritza-elikagaien sektorean jarduten duten edota ekoiztutakoa zuzenean saltzen duten ekoizle txikiek bete beharreko higiene eta osasun baldintzak malgutzeko ezarri dituzten arau berriak ezagutzera ematea da ikastaroaren helburu nagusia eta egun ekoizle direnei eta aurrerantzean izan daitezkeenei zuzenduta dago.

Ikastaroa 10:00etatik 14:00etara luzatuko da eta sarreraren ostean, nekazaritzako elikakagaiekin lotutako jardueren higiene eta osasun betekizunen malgutasunarekin bat egiteko baldintza orokorrei buruz ariko dira. Ondoren, esneki, arrautza, barazki eta ogi, pastel eta irinentzako baldintza zehatzen inguruan ariko dira. ELIKA Elikagaien Segurtasunerako Fundazioko Eztiñe Ormaetxea eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Jose Maria Escudero izango dira hizlariak.

Izena emateko interesa dutenek hiru bide hauek erabili ditzakete. Internet bidez lotura honetan, epostaz fpegipuzkoa@hazi.eus helbidera idatzita edo 627 43 19 04 telefono zenbakira deituta.