Berriak

Atzealdea

Elorri futbol zelaia eraberritzeko lanak azken fasean sartu dira

Belar artifiziala jarrita, ekipamenduak datozen asteetan ezartzea aurreikusten da

2018·08·08


Elorri futbol zelaia ari da pixkanaka itxura aldatzen. Uztailean hasi zen lanen lehen fasea eta azken egunetan eman da aldaketa nagusiena. Izan ere, belar artifiziala jartzeko lanak egin dira eta jada gainazal berri berdea erakusten du futbol zelaiak.

Orain lanen azken faseari ekingo zaio eta besteren artean, futbol zelaiko ekipamendua jarriko da. Lan horiek datozen asteetan egingo dira eta iraileko lehen egunetarako futbol zelai eraberrituko lanak amaituta egotea espero da.