Berriak

Atzealdea

Elorri zelaian ez da futbol partidarik jokatuko asteburuan

Intxurreko hainbat taldek atsedena izango dute eta partida dutenak etxetik kanpo ariko dira

2018·02·07


Intxurreko futbolariek ez dute partidarik jokatuko asteburuan etxean. Jubenil mailako gizonezkoen taldea soilik izango da igoera faseko partida jokatuko duena. Lagun Onaken zelaian jokatuko dute larunbatean 17:30ean eta asteburuan etxean Santo Tomas Lizeoaren aurka jasotako porrotari buelta ematen ahaleginduko dira sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko. Maila bereko neskek 0 eta 1 galdu zuten Urolaren aurka. Punturik batu ezinda jarraitzen dute eta asteburuan ez dute partidarik izango. Kadeteek garaipen erosoa lortu zuten 13 eta 0 Lazkaoren aurka kopan. Bigarren postuan daude eta asteburuan hauek ere ez dute partidarik izango. Erregionalen kasuan, asteburuan atsedena izan zuten eta honetan ere hala izango dute.

Infantilei dagokienean, iragan asteburuan amaitu zuten lehen fasea. Neskek 4 eta 2 irabazi zuten Danenaren aurka eta hamar punturekin seigarren amaitu ostean, kopa jokatuko dute. Aralar Intxurre B taldea ere txapelketa horretan ariko da, gizonezkoetan. Tolosan 1 eta 0 galdu zuten azken partida eta bosgarren amaitu dute hamabi punturekin. Azkenik, maila bereko beste taldeak txapeldunen fasea jokatuko du. Bigarren amaitu dute hogeita zazpi punturekin eta azken jardunaldian 1 eta 2 irabazi zuten Idiazabalen.