Berriak
Atzealdea

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruko ekitaldiak egingo dira asteburuan

Larunbatean pelikula bat eskainiko da gaztetxean eta igandean kontzentrazioa eta bertso poteoa egingo dira

2018·11·21


Urtero bezala, azaroaren 25arekin batera Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Alegiako Udalak, egunarekin loturiko aldarrikapenekin bat eginez, ekitaldi ezberdinak antolatu ditu asteburu osorako. Horrela, larunbatean “El viaje de Nisha” pelikula eskainiko da gaztetxean 19:00etan. Pelikularen ostean taperafaria eta tertulia egingo dira eta bakoitzak bere afaria eraman beharko du. Ekitaldi hau Alegiako emakumeen taldeak antolatu du.

Igandeari begira, Udalak kontzentrazio bat deitu eguerdiko 12:00etarako plazan. Herritarrei bertaratzeko deialdia luzatzen zaie. Kontzentrazioaren ondoren bertso poteo bat egingo da. Bertsolariek lehenik plazan abestuko dute eta ondoren tabernaz taberna ibiliko dira.