Berriak
Atzealdea

Emakumezko palistak izango dira protagonista ostiralean Elorri pilotalekuan jokatuko den jaialdian

Udaberri txapelketan ari diren Intxurreko lau bikoteak elkarren aurka ariko dira 18:30etik aurrera

2018·01·24


Udaberri txapelketako lehen ligaxkako hirugarren jardunaldiaren barruan, gomazko paletan ari diren Intxurreko emakumezko jubenilen lau bikoteak elkarren aurka ariko dira. Partida horiek Elorri pilotalekuan jokatuko dira ostiralean 18:30etik aurrera. Horietako batean Iturriotz eta Beloki Olanoren eta Muruaren aurka ariko dira. Bestean berriz, Ormaetxeak eta Zhangek Bachen eta Karreraren aurka jokatuko dute. Jaialdi hori osatzeko, alebin mailan, eskuz binakako bi partida jokatuko dira. Lehenengoan Intxurre Gaztelekuren aurka ariko da eta bestean Hondarribia izango da Intxurrekoen aurkaria.

Aurreko asteburuko emaitzei dagokienean, eskuz binaka, kadeteek jokatutako partidak galdu egin zituzten eta nagusien irabazi. Gomazko paletan, Intxurreko bi bikote elkarren aurka aritu ziren eta Ormaetxeak eta Zhangek irabazi egin zieten Olanori eta Muruari. Beste bi bikoteek ere galdu egin zuten.