Berriak
Atzealdea

Erregional, eta kadete mailako gizonezkoen partidak jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Iragan asteburuan jokatutako zazpi partidetatik sei irabazteko gai izan ziren Intxurreko futbolariak

2018·11·21


Azaroko azken asteburuan Intxurreko futbolarien bi partida ikusi ahal izango dira Elorri futbol zelaian. Gizonezkoen erregional, eta kadete mailetakoak izango dira partida horiek eta erregionalen kasuan, Lengokoaken aurka ariko dira larunbatean 16:00etan. Alegiarrak seigarrenak dira Danenaren zelaian 4 eta 1 galdu ostean eta zortzigarren dagoen taldearen aurka hiru puntuak lortzen ahaleginduko dira. Kadeteek 0 eta 2 irabazi zioten Danenari iragan jardunaldian eta bigarren postuan daude. Larunbatean 11:00etan Tolosa liderraren aurkakoa izango dute etxean eta irabazten badute sailkapeneko lidertza hartuko dute.

Aralar Intxurreko infantil mailako mutilen bi taldeak etxetik kanpo ariko dira. A taldeak Ostadarren zelaian jokatuko larunbatean 14:15ean, Danenaren aurkako partida erraz irabazi eta sailkapeneko bigarren postuan jarri ostean. B taldeak berriz Antigua Luberriri 5 eta 1 irabazi ostean berreskuraturiko lidertza defendatuko du Amara Berriren zelaian egun berean 12:30ean. Jubenilek Segura Goierriren aurkakoa izango dute larunbatean 16:00etan. Ordiziaren aurka 3 eta 0 irabazita iritsiko dira Intxurrekoak eta sailkapeneko bigarren postuari eusten ahaleginduko dira azkenaren aurka.

Emakumezkoen gorengo zein infantil mailetako taldeek atsedena izango dute. Gorengoek 1 eta 0 irabazi zioten Bergarari eta infantilek 0 eta 5 menperatu zuten Urnieta aurreko jardunaldian.

Bide batez, Intxurre futbol eta pilota taldeko kideek Euskaraldiarekiko atxikipena adierazteko argazkia atera zuten.