Berriak
Atzealdea

Erregional gizonezkoen partida soilik jokatuko da asteburuan Elorri futbol zelaian

Gorengo mailako neskek eta kadete mutilek kopako lehen fasea gainditzea lortu dute

2019·05·08


Intxurreko futbolarien partida bakarra ikusi ahal izango da asteburuan Elorri zelaian. Erregioanl mutilen taldea izango da etxean ariko den talde bakarra eta kopako partida berri bat izango dute igandean 12:30ean Irauli Bostekoren aurka. Euskaldunaren etxean urraturiko puntua on bihurtzen ahaleginduko dira. Jubenil mutilek 2 eta 5 galdu zuten Sanpedrotarraren aurka igoera fasean eta seigarrenak dira, larubatean 18:00etan Real Unioni bisita egin aurretik. Aralar Intxurreko infantil neskek 4 eta 2 galdu zuten Euskaldunaren zelaian eta larunbatean 13:00ean Danenari egingo diote bisita, kopan. Maila bereko mutilek amaitu dute denboraldia. Txapeldunen fasean aritu dira bi taldeak eta euren multzoetako seigarrenak izan dira, azken jardunaldian biek galdu ostean. Alebinei dagokienean berriz, Idiazabalen aurka 0 eta 7 irabazi zuten eta asteburuan atsedena izango dute.

Gorengo mailako neskek eta kadete mutilek aurrera egin dute kopan. Lehen fasea gaindituta, kanporaketak jokatzen hasiko dira orain. Kadeteek igandean 15:30ean Zarautzen jokatuko dute eta gorengo neskek hurrengo asteburuan jokatuko dute Trintxerperen aurkako final laurdenetako lehia.

Idiazabalen txapeldun

Infantil mutilek Idiazabalgo torneoa irabazi zuten apirilaren 28an. Urnietaren aurkako lehen partida 4 eta 0 irabazi ostean, finalean Idiazabal menperatu zuten 2 eta 0. Garaipenarekin pozik itzuli ziren etxera eta Intxurrek eskerrak eman nahi dizkio Idiazabal taldeari, gonbidapenagatik.