Berriak
Atzealdea

Eskola jangela eredu berri bati buruzko hitzaldia izango da asteazkenean kultur etxean

18:00etan hasiko da eta Markinan eredu hori garatu dutenen esperientzia entzuteko aukera izango da

2018·10·02


Aralar institutuak, San Juan eskolak, Tolomendik, Aralarpean eta Iturri Zahar guraso elkarteek eta Alegiako Udalak elkarlanean, eskola jangela eredu berri bati buruzko hitzaldia antolatu dute, urriaren 3rako, asteazkena, 18:00etan kultur etxean. Eredu berri hori kudeaketa zuzenean oinarritzen da. Hau da, bertako produktuak erabiltzen dira eskolako jangela hornitzeko. Horrek haurren elikaduraren kalitatea bermatzen du eta inguruko ekonomia sustatu.  Hobera egiteko pausotzat jotzen da eta bilera horretan, Markinan eredu hori ezarri dutenen esperientzia entzuteko aukera izango da. Beraz, gurasoei dei egiten zaie bilera horretan parte hartzera.