Berriak

Atzealdea

Eskualdeko lineetako autobusek Alegi Pentsuak lantegian izango dute geraleku bakarra festetan

Uztailaren 13an 15:15ean jarriko da indarrean neurri hori eta jaiak amaitu bitartean luzatuko da

2017·07·10


Urtero bezala, Alegiako jaiek hainbat aldaketa eragingo dituzte trafikoan. Horien artean autobusen geralekuen aldaketa aipatu behar da. Uztailaren 13an, osteguna, 15:15etik aurrera eta jaiak amaitu bitartean, eskualde mailako lineetako autobusek Alegi Pentsuak lantegiaren parean izango dute geraleku bakarra. Uztailaren 17an, astelehena, zerbitzuak ohiko funtzionamendua berreskuratuko du. Horrekin batera, festek irauten duten bitartean erdigunea itxita egongo da ibilgailuentzat.