Berriak

Atzealdea

ETBko saio berri batera publiko modura joateko aukera izango da abenduaren 15ean

Tolosa eta Ibarraren arteko herri kirol demaren grabazioa egingo da Gatika herrian

2018·12·06


Euskal Telebistak laster estreinatuko duen saio baterako publiko bezala joateko aukera izango dute hala nahi duten herritarrek abenduaren 15ean. Saio horretan Tolosa eta Ibarrako herritarren arteko herri kirol dema bat ikusi ahal izango da eta grabaketa eguna abenduaren 15a, larunbata izango da. Bizkaiko Gatika herrian egingo da grabaketa eta joan nahi dutenentzat autobus zerbitzua eta bertan jatekoa eta edatekoa eskainiko dute. Interesa dutenek abenduaren 10ean kultur etxean eman ahal izango dute izena.