Berriak

Atzealdea

Etxeko Lan egitasmoaren hitzaldi bat eskainiko da irailaren 28an kultur etxean

Etxeko edo zaintza lanak egin nahi edo jende bila dabiltzanei zuzenduta dago eta 18:00etan hasiko da

2017·09·19


Etxeko lanetan edo zaintza lanetan aritu nahi dutenek edo langintza horietan jarduteko pertsona bila dabiltzanek hitzordu bat dute datorren irailaren 28an, osteguna, 18:00etan Alegiako kultur etxean. Tolosaldea Garatzenek antolatuta, Etxeko Lan egitasmoaren hitzaldi bat eskainiko da. Etxeko edo zaintza lanetan aritzeko interesa duten pertsonei lan esparru horretan sartzeko argibideak emango zaizkie eta aldi berean, lan horietan aritzeko jende bila dabiltzanek ere lagungarri izango zaien informazioa jasoko dute.