Berriak

Atzealdea

Euriari aurre eginez ospatu zen atzo Artisau eta Nekazal Azoka Berezia

Guztira 23 postu jarri ziren eta jendeak erantzun ona eman zuen eguraldi txarraren aurrean

2017·10·02


Eguraldi ona izan zen atzo Alegian ospatu zen Artisau eta Nekazal Azoka Bereziko hitzordura huts egin zuen bakarra. Goizeko lehen ordurako antolakuntzak jarriak zituen postuak babesteko karpak eta horri esker, plazan bertan egin ahal izan zen azoka. Goizeko 11:00etarako prest ziren mota guztietako barazkiak, jakiak, artisau lanak eta beste erakusgai zituzten 23 postuak eta euriari aurre eginez, asko izan ziren 14:00ak bitartean postuei begira eta berauetan erosketak egiten ibili ziren pertsonak.

Ikusmiran ibili ostean, talo edo bestelako pintxoekin hamaiketakoa egiteko aukera ere eskaini zen azokan urteroko moduan eta zegoen giroarekin jendeak gustura hartu zuen mokadutxoa. Azokan erosketak egin zituztenen artean, azokako postu guztietako produktuekin osaturiko sorta baten zozketa egin zen.

Azokako argazkiak, hemen.