Berriak

Atzealdea

Euskaraldian izena emateko aukerak zabalik jarraitzen du

Internetez, kultur etxean edo azaroaren 16an plazan jarriko den postuan eman ahal izango da

2018·11·05


Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo den Euskaraldian parte hartu nahi dutenek, oraindik ere badute izena emateko aukera Alegian. Gogoan izan, bi rol daudela eta horietako bat aukeratu behar dela. Alde batetik, Ahobizi izateko aukera dago. Hau da, ulertzen duen orori euskaraz egitea, nahiz eta beste hizkuntza batean erantzun. Eta ezezagunei lehen hitza behintzat euskaraz egitea. Bestetik, Belarriprest ere izan zaitezke. Kasu honetan, zugana euskaraz zuzentzeko eskatzen ari zara, euskara ulertzen duzulako, nahiz eta euskaraz erantzuteko gaitasunik ez izan.

Izena emateko aukerak zabalik jarraitzen du. Internet bidez eman daiteke lotura honetan, kultur etxera joanda eta baita azaroaren 16an plazan jarriko den mahaian ere. Bertan, aurrez izena emandakoek dagokien rolaren txapak jaso ahal izango dituzte eta izena ematera animatzen direnek, horretarako aukera ere izango dute.