Berriak

Atzealdea

Euskaraldiaren amaierako ekitaldia egin zen astelehenean

Ekimenean parte hartu dutenen argazkia atera zen eta ondoren luntxa izan zen

2018·12·06


Abenduaren 3an amaitu zen Euskaraldia. Hamaika egunetan zehar Ahobizi edo Belarriprest rola hartu duten herritarrek ekimenaren balorazio positiboa egin dute eta behin txapak kendu ostean, bide beretik jarraitzeko deia luzatu dute. Euskaraldiko azken egunak Euskararen Egunarekin bat egin zuen eta ekimenari behar bezalako amaiera emateko, Euskaraldian parte hartu zuten herritarrak plazan elkartu ziren argazki bat ateratzeko eta ondoren luntxa izan zen Eizmendi tabernan.