Berriak
Atzealdea

Euskaraldiko azken ekitaldia egingo da 18:00etatik aurrera

Parte hartzaileen argazkia aterako da, balorazioa egingo da eta luntxa izango da

2018·12·03


Euskaraldiak gaur du hamaikagarren eta azken eguna. Merezi bezalako amaiera emate aldera, Euskaraldiaren balorazioa egingo da plazan 18:00etatik aurrera. Balorazioa egitearekin batera parte hartzaileen argazkia ere egingo da eta bukatzeko, Eizmendi tabernan luntxa izango da hamaika egun hauetan Ahobizi edo Belarriprest izan direnentzat.