Berriak
Atzealdea

Festa batzordeak lehen bilera egingo du otsailaren 27an 19:00etan kultur etxean

Ohi bezala, proposamenak dituzten herritarrei batzordeko ateak zabalik daudela gogorarazten zaie

2018·02·23


Alegiako Festa batzordeak 2018ko Alegiako jaiei begirako lehen bilera egingo du otsailaren 27an, asteartea, 19:00etan kultur etxean. Pixkanaka uztaileko jaietarako ideiak biltzen hasiko dira bertan eta urteroko moduan, batzordetik gogorarazten da bertako ateak zabalik daudela denentzat. Norbaitek festetarako ideia edo proposamenen bat balu, batzordearen bileretara hurbiltzeko gonbitea luzatzen zaio.