Berriak
Atzealdea

Festetako Jubilatuen hamaiketakorako izena emateko epea zabalik uztailaren 5era bitartean

Uztailaren 15ean izango da eta kultur etxean edo jubilatuen egoitzan eman daiteke izena

2019·06·25


Bi aste pasatxo geratzen dira Alegiako jaietarako eta Festa batzordea azken prestaketa lanetan murgilduta dabil, jaietan dena ondo antolatuta egon dadin. Jaietako hitzordu klasikoetako bat izaten da jubilatuen mendi ibilaldia eta ondorengo hamaiketakoa. Bada, uztailaren 15ean goizeko 11:00etan plazan ospatuko den hamaiketakoan parte hartu nahi dutenek, zabalik dute izena emateko epea. Uztailaren 5a, ostirala, izango da horretarako azken eguna eta interesatuek jubilatuen egoitzan edo kultur etxean eman dezakete izena.