Berriak
Atzealdea

Festetako Jubilatuen hamaiketakorako izena emateko epea zabalik uztailaren 6ra bitartean

Uztailaren 16an izango da eta kultur etxean edo jubilatuen egoitzan eman daiteke izena

2018·06·26


Bi aste pasatxo geratzen dira Alegiako jaietarako eta Festa batzordea azken prestaketa lanetan murgilduta dabil, jaietan dena ondo antolatuta egon dadin. Jaietako hitzordu klasikoetako bat izaten da jubilatuen mendi ibilaldia eta ondorengo hamaiketakoa. Bada, uztailaren 16an eguerdiko 12:00etan plazan ospatuko den hamaiketakoan parte hartu nahi dutenek, zabalik dute izena emateko epea. Uztailaren 6a, ostirala, izango da horretarako azken eguna eta interesatuek jubilatuen egoitzan edo kultur etxean eman dezakete izena.