Berriak
Atzealdea

Festetako kamisetak eskatzeko epea ekainaren 10etik 20ra bitartean egongo da zabalik

Kultur etxean egin behar da eskaera neurria zehaztuz eta zortzi euroko salneurria dute

2019·06·07


Alegiako Festa batzordeak prest ditu aurtengo jaietako kamisetak. Aurtengoan Zirotza Artolak egindako logoa eramango dute kamiseta horiek eta eskaerak egiteko epea ekainaren 10etik 20ra egongo da zabalik. Kamisetak nahi dituztenek kultur etxean egin beharko dute eskaera. Bertan, neurria ere zehaztu beharko da eta behin kamisetak prest daudenean, jasotzera pasa beharko da. Zortzi euroko prezioa izango dute.