Berriak

Atzealdea

Festetako kamisetak eskatzeko epea zabalik ekainaren 22ra bitartean

Kultur etxean egin behar da eskaera neurria zehaztuz eta sei euroko salneurria dute

2018·06·12


Alegiako Festa batzordeak prest ditu aurtengo jaietako kamisetak. Aurtengoan Felix Irazustabarrenak egindako logoa eramango dute kamiseta horiek eta eskaerak egiteko epea zabalik dago. Ekainaren 22an itxiko da epe hori eta kamisetak nahi dituztenek kultur etxean egin beharko dute eskaera. Bertan, neurria ere zehaztu beharko da eta behin kamisetak prest daudenean, jasotzera pasa beharko da. Sei euroko prezioa izango dute.