Berriak
Atzealdea

Festetako playbackean parte hartzeko izena emateko epea zabalik ekainaren 22ra bitartean

Uztailaren 16an ospatuko da eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztientzat irekia da

2018·06·12


Alegiako Udaleko Festa batzordeak jaietako ekitaldiak antolatzen jarraitzen du. Egitarauko hitzordu klasikoetako bat izaten da haurren playbacka eta aurtengorako izena emateko epea zabalik da jada. Aurten uztailaren 14an, ostirala, egingo da, haur bazkariaren ondoren. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek hartu ahal izango dute parte eta interesa dutenek ekainaren 22a, ostirala, izango dute izena emateko azken eguna, kultur etxean. Bakarka edo taldeka hartu ahal izango da parte eta taldeen kasuan ez da kide kopuru mugarik izango. Izena ematerako orduan, aukeratutako abeslaria eta abestia zeintzuk diren zehaztu beharko dira eta ondoren, uztailaren 2a baino lehen, aukeratutako abesti hori CD batean entregatu beharko da kultur etxean. Gehienez bi abestirekin hartu ahal izango da parte eta entseguak egiteko lekua bakoitzak bilatu beharko du. Sariak egunean bertan emango dira eta epaimahaia Festa batzordeko kideek osatuko dute. Kontuan hartuko dira abestiak euskaldunak izatea eta prestatzen den koreografiaren originaltasuna.