Berriak

Atzealdea

Festetako umeen bazkarirako eta jubilatuen hamaiketakorako izena emateko epeak astelehenean zabalduko dira

Uztailaren 14ean egingo dira eta hilaren 8a izango da izena eman ahal izateko azken eguna

2017·06·23


Geroz eta gutxiago geratzen da Alegiako jaietarako. Uztailaren 13an lehertuko da festa eta batzordeko kideak antolaketa lanetan dira bete-betean. Uztailaren 14ean, ostirala, jubilatuen hamaiketakoa eta umeen bazkaria egingo dira eta bi ekitaldi horietan izan nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena. Epea datorren astelehenean, ekainak 26an, zabalduko da eta uztailaren 8a, larunbata, izango da azken eguna.

Umeen bazkaria 14:00etan izango da plazan eta menua hauxe izango da: makarroiak, oilaskoa eta postrerako izozkia. 2003 eta 2010 urteen artean (biak barne) jaiotako haurrek joan ahal izango dute bazkarira eta txartelak kultur etxean erosi ahal izango dira, aurrez aipaturiko denbora epean, 5 euroko prezioan.

Jubilatuen hamaiketakoa berriz egun berean, uztailak 14, izango da 11:00etan plazan. Mendi ibilaldiaren ostean egingo da eta hemen ere, bertan izan nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena. Kultur etxean edo jubilatuen egoitzan eman ahal izango da izena aurrez aipaturiko datetan eta doakoa izango da.

Festa batzordetik deia egiten zaie haurrei eta jubilatuei, ekintza horietan parte hartzera eta festez gozatzera.