Berriak
Atzealdea

Festetarako prestatu zen sexu erasoen aurkako protokoloaren balorazioa egingo da ostegunean

Kattalin Minerrek gidatuko du 18:00etan kultur etxean hasiko den saioa

2018·09·25


Alegiako jaietarako prestatu zen sexu erasoen aurkako protokoloaren balorazio saioa egingo da ostegunean, hilak 27, 18:00etan kultur etxean. Protokoloa prestatzeko egin ziren saioetan bezala, Kattalin Miner izango da saioa zuzentzeko ardura izango duena eta protokoloan parte hartu zuten norbanakoek zein eragileek, euren iritzia emango dute, denen artean balorazio bat egite aldera. Herritar guztientzat irekia izango da saio hori.