Berriak
Atzealdea

Frankoniko baratzean kalteak eragin dituzte asteburuan

Landatuta zeuden barazkietan eta negutegiko plastikoan egin dituzte txikizioak

2019·06·03


Pasa den asteburuan kalteak eragin dituzte Frankoni eremuan dagoen baratzean. Ezezagunek landatuta zeuden barazkietan eta negutegiko plastikoan eragin dituzte kalteak eta zuloak. Lekak eta baina arbak hondatu dituzte besteren artean. Alegiak Udalak horrelako jokabideak salatu nahi ditu eta gogorarazten du Frankoni eremuko baratza herriko eskolako haurrek lantzen dutela, herriko hainbat helduk lagunduta. Gizalegez jokatzeko deia egiten da eta herritarren batek zerbait ikusiko balu, Udalarekin harremanetan jartzea eskertuko da.