Berriak
Atzealdea

Gaur amaitu da Txintxarriak Martxan ekimenaren hirugarren denboraldia

Azken ibilaldiaren ostean parte hartzaileei lepoko bana eman zaie oroigarri modura

2019·06·20


Urriaren 25ean ekin zitzaion Txintxarriak Martxan ekimenaren 2018-2019 ikasturteari eta 29. irteerarekin gaur eman zaio amaiera. Adineko jendea harremanak izatera eta ariketa fisikoa egitera bultzatzea helburu dituen ekimenak hirugarren denboraldia osatu du eta aurrekoen bidetik jarraituz, parte hartze maila ona izan du. Alegiako Udala eta hainbat eragilek elkarlanean antolatzen duten ekimena da antolatzaileak orokorrean pozik azaldu dira adinekoen aldetik jaso duten erantzunarekin.

Azken egun honetan ere ohiko ibilaldiak egin ostean hamaiketakorako elkartu dira parte hartzaileak. Eskolako haurren bisita ere izan dute eta gosea berdindu ostean, Unai Iraola Udaleko ordezkariak eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartzaileei hirugarren denboraldia osatu izanagatik eta baita Udalarekin batera irteeren kudeaketan lagundu duten elkarteei ere. Denboraldia borobiltzeko lepoko bana jaso dute parte hartzaileek.