Berriak
Atzealdea

Gaur gaueko Dantza pelikularen proiekzioa bertan behera geratu da eguraldi iragarpen txarra dela eta

Erbeta parkean egiteko asmoa zegoen eta Kultura batzordea beste data batean egitea aztertzen ari da

2019·06·14


Gaur gauerako Erbeta parkean iragarrita zegoen Dantza pelikularen proiekzioa bertan behera geratu da eguraldi iragarpen txarragatik. Duela urte asko egiten zen moduan, aire libreko zinema bildu zuen udaberriko kultur egitarauak eta Dantza dokumental ikusgarria zegoen aurreikusita. Bada, eguraldi iragarpenek eragotzi egin dute ekitaldi hori egin ahal izatea eta gaurkoa bertan behera geratu da. Kultura batzordea ekitaldia beste data batean egitea aztertzen ari da.