Berriak

Atzealdea

Gipuzkoako eta Ekialdeko txapelketetako finalerdi bana jokatuko da ostiralean Elorri pilotalekuan

Jaialdia 18:30ean hasiko da eta bi partida nagusiak kadeteen lau t’erdikoak izango dira

2018·06·13


Intxurreko pilotariek asteburu garrantzitsua dute aurrean. Izan ere, Gipuzkoako eta Ekialde txapelketetako finalerdiak dituzte, gizonezkoen mailan, lau t’erdiaren barruan. Guztira lau izango dira finalerako txartela jokoan izango duten pilotariak eta horietatik bi partida Elorri pilotalekuan jokatuko dira ostiralean 18:30ean hasita. Gipuzkoako txapelketan, kadeteen lehen mailan, Intxurreko Zubeldiak Añorgako Amiano izango du aurkari. Ekialde txapelketan berriz, maila berean, Altunak Hernaniko Oiartzabalen aurka jokatuko du. Bestelakoan, txapelketa eta maila berean, Uzkudunek Oiarpeko Aranbururen aurka jokatuko du Oiartzunen eta nagusietan, Zabalak Hernanin jokatuko du bertako Urkizuren aurka.

Ostiraleko jaialdiaren hasieran alebin eta infantil mailako partida bana jokatuko da eskuz binaka gizonezkoetan. Mundarro eta Oiarpe izango dira Intxurreko pilotarien aurkariak. Bihar bertan, bestetik, partida bat jokatuko da Elorrin. 18:45ean hasita, Intxurre eta Mundarro neurtuko dira. Partida horiek Udaberri torneoko ekialdeko multzoko finalerdiak izango dira.