Berriak
Atzealdea

Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketako kanporaketak jokatuko dira ostegunean eta ostiralean Elorri pilotalekuan

Ostegunean partida bakarra jokatuko da 19:00etan hasita eta ostiralean hiru 18:30etik aurrera

2019·05·22


Lau partida ikusi ahal izango dira ostegunean eta ostiralean Elorri pilotalekuan. Bihar 19:00etan Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketako final hamaseirenetako partida bat jokatuko da. Nagusien mailan gizonezkoetan, Aizpitarte Lazkaoko Quinaren aurka neurtuko da. Ostiralean berriz, hiru izango dira 18:30etik aurrera jokatuko diren partidak. Infantil mutiletan Intxurreko eta Goierriko bikoteak neurtuko dira. Gipuzkoako txapelketara itzulita, kasu honetan ere nagusien gizonezkoen mailan, Oiarbidek Legazpiko Ibarguren izango du aurkari eta Altunak Goierriko Ibañez.

Bestelakoan, kadeteen bigarren mailan Irazustabarrenak final zortzirenetako partida izango du Goierriko Izagirreren aurka. Emakumezkoen nagusien bigarren mailan, Intxurrek Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketako lehen ligaxkako hirugarren jardunaldiko partida izango du Oñatin.