Berriak
Atzealdea

Gipuzkoako txapelketako eskuz banakako final laurdenetako partida bat jokatuko da bihar Elorri pilotalekuan

Gomazko paletan diharduten neska jubenilek finalerdia jokatuko dute larunbatean Hernaniren aurka

2017·12·14


Ez da partida pilota partida askorik jokatuko asteburuan Alegian. Gipuzkoako pilota txapelketako final laurdenei dagokien neurketa bat ikusteko aukera izango da bihar Elorri pilotalekuan 20:00etatik aurrera. Nagusietan, Intxurreko Artolak Tolosako Elolaren aurka jokatuko du eta irabazlea finalerdietan izango da. Hain zuzen ere, Elola izan zen Intxurreko Oiarbideri final zortzirenetan irabazi ziona. Irazustabarrena ere final laurdenetan ariko da. Muruaren aurkakoa izango du ostiralean Bergaran.

Gomazko paletan, emakumezkoen jubenilen bigarren mailan, Intxurreko bikoteak txapelketa bereko finalerdia jokatuko du larunbatean 19:00etan Hernaniren aurka, Hernanin bertan. Lehen ligaxka hirugarren amaitu zuten Intxurrekoek eta hernaniarrei irabazten badiete, Aia izango dute finaleko aurkaria.