Berriak
Atzealdea

Gipuzkoako txapelketako finalerdi bat jokatuko da ostegunean Elorri pilotalekuan

Nagusien hirugarren mailako Intxurreko bikotea Gaztelekuren aurka ariko da, eskuz binaka

2017·12·20


Gipuzkoako pilota txapelketako partida erabakior bat jokatuko da bihar Elorri pilotalekuan. Eskuz binaka, gizonezkoen nagusien hirugarren mailan, Intxurreko bikotea Gaztelekukoaren aurka lehiatuko da finalean izateko txartelaren bila 20:00etatik aurrera. Partida hori irabazten duen bikoteak, Intza eta Gure Txeruren arteko finalerdiko irabazlea izango du aurkari finalean. Eskuz banaka, Intxurreko Artolak Lazkaon jokatuko du larunbatean Quinaren aurkako finalerdia. Artolak 22 eta 4 irabazi zion Elolari final laurdenetan eta larunbatean irabazten badu, Lizeaga eta Muruaren arteko partidako garailea izango du aurkari. Hain zuzen ere, Intxurreko Irazustabarrenak ezin izan zuen Muruaren aurka eta txapelketatik kanpo geratu zen. Gomazko paletan, emakumezkoen bigarren mailan, Intxurreko bikoteak 30 eta 19 galdu zuen Hernaniren aurkako finalerdia eta txapelketatik kanpo geratu dira.