Berriak
Atzealdea

Giro ederrean jokatu zen San Silbestre lasterketaren bederatzigarren ekitaldia

Korrikalari ugari izan ziren maila ezberdinetako lasterketetan parte hartu zutenak

2019·01·07


Urteko azken egunarekin batera San Silbestre krosaren bederatzigarren ekitaldia jokatu zen. Ohi bezala, asko izan ziren korrika egitera animatu ziren herritarrak eta baita lasterketa puntu ezberdinetan ikustera hurbildu zirenak ere. Arratsalde pasa ederra egiteko aukera izan zen giro ederrean. Ohi bezala, txikienen lasterketak jokatu ziren lehenik, prebenjamin, benjamin eta alebin mailetan. Plazatik Kalegorara joan, ibai ondoko paseotik Kalebeherako parkera jaitsi eta San Juan kalean gora ziztu bizian agertu ziren korrikalariak helmugaren bila.

Behin txikien saioa amaituta, infantil, kadete, heldu eta beteranoen txanda izan zen. Lehen bi mailetako korrikalariek bi itzuli eman zizkioten zirkuitu luzeari eta helduek eta beteranoek hiruna. Proba honetan, helduen mailan, Paula del Pozo eta Imanol Aizpurua izan ziren onenak. Del Pozok bakar-bakarrik egin zuen lasterketa osoa eta Aizpuruak azken zatian hautsi zuen lasterketa buruz izan zen hirukotea.

Lasterketen ostean, sari banaketa eta txokolatada izan ziren. Antolakuntzatik eskerrak eman nahi zaizkie probaren antolaketan lagundu duten bolondres guztiei. Lasterketan bildu zen diru guztia Mukwano Lagun gobernuz kanpoko erakundeari laguntzera bideratu da.

IRABAZLEAK

Prebenjaminak

1-Araia Goñi

1- Ugaitz Mendia

Benjaminak

1- Arene Amondarain

1- Oinatz Aizpurua eta Iker Otegi

Alebinak

1-Aiora Martinez

1- Aiert Balerdi

Infantilak

1- Saioa Sarasola

1- Eñaut Otegi

Kadeteak

Emakumezkoetan partaiderik ez.

1-Haimar Murua

Helduak

1-Paula Del Pozo

1-Imanol Aizpurua

Beteranoak

1-Maria Borrachero

1-Aitor Mendia

Mozorro onena

-Iñigo Otamendi

Lehen herritarrak

-Paula Del Pozo

-Imanol Aizpurua