Berriak
Atzealdea

Giro ederrean ospatu zen Azoka Bereziaren hamabigarren ekitaldia

Jende ugari ibili zen goiz osoan zehar plazan jarritako postuetan

2018·10·01


Alegiako XII. Artisau eta Nekazal Azokak hamabigarren ekitaldia ospatu zuen atzo. Goizeko lehen orduan lainoa agertu bazen ere, azoka hasi zenerako eguzki ederrak goxatzen zuen Alegiako plaza eta horrek jende ugari erakarri zuen bertan jarrita zeuden postuetara. Barazkiak, fruituak, ogia, sagardoa, Nikaraguako produktuak, ahate produktuak, artisau produktu ugari… Ohi bezala, itxura ederra zuen plazak eta asko izan ziren posturen batean edo bestean erosketaren bat egin zutenak. Azokaren amaieran postu guztietako produktuekin osaturiko sorta baten zozketa egin zen erosketak egin zituztenen artean eta 158 izan zen zenbaki saritua.