Berriak
Atzealdea

HAPOaren Hasierako Dokumentua jendaurrean ikusgai egongo da datozen bi hilabeteetan

Modu fisikoan zein digitalean kontsultatu daiteke eta Udal teknikariekin zalantzak ere argitu daitezke

2018·09·27


Alegiako Hiri Antolamendu Plan Orokorraren Hasierako Dokumentua onartu zuen Udalak irailaren 25eko osoko bilkuran. Gauzak horrela, datozen bi hilabeteetan jendaurrean erakusgai egongo da Hasierako Dokumentu hori. Alde batetik, fisikoki kontsultatu ahal izango da udaletxean. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara pleno aretoa zabalik egongo da eta bertan dauden planoak kontsultatzeaz gain, dokumentazio idatzia ere eskura izango da. Dokumentuaren kopia digitala ere eskuratu ahal izango da, aurrez aipaturiko ordutegian Udal bulegoetan eskatuta.

Webgune honetan ere kontsultatu eta deskargatu daiteke dokumentazio guztia. Lotura honetan sakatu eta HAPOari buruzko orrialdea eskura izango duzue. Azkenik, udal teknikariekin kontsultak egiteko aukera ere izango da, HAPOaren inguruan izan ditzaketen zalantzak edo galderak argitzeko. Udaletxera deitu behar da 943 65 10 87 telefono zenbakira eta ostegun goizetarako hitzordua hartu.