Berriak
Atzealdea

Haur eta gazteentzat hiru zerbitzu eskainiko uztailean Alegiako Udalak

Adin guztietara egokitutako jarduerak izango dira eta izena emateko epea maiatzaren 21etik 25era izango da

2018·05·18


Alegiako Udalak hiru jarduera eskainiko uztailean haur eta gazteentzat. Horietako bat udaleku irekiena izango da. 2006 eta 2014 urte bitartean jaiotako haurrei zuzendua izango da eta bi txanda eskainiko dira. Lehena uztailaren 2tik 13ra eta bigarrena uztailaren 17tik 27ra. Jarduera honen ordutegia, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00era izango da.

Bigarren jarduera udaleku itxiena izango da. Jarduera honetan bi adin talde banatuko dira. 2001etik 2003ra bitartean jaiotakoek uztailaren 2tik 5era izango dute Iturenen egonaldia egiteko aukera. Bigarren txanda uztailaren 10etik 12ra izango da eta 2004 eta 2007 urte bitartean jaiotakoei zuzendua izango da. Kasu honetan ere, Iturenera joango dira.

Eskainiko den hirugarren zerbitzua Uda Kanpaina izango da. Bertan bi jarduera eskainiko dira. Batetik Multikirola eta bestetik Piraguismoa. Multikirolaren barruan arrauna eta eskalada bezalako kirolak biltzen dira besteren artean eta irteerak ere egingo dira. 2009a aurretik jaiotako haurri zuzendua da, urte horretakoak barne. Ordutegia 10:00etatik 13:00era izango da baina jardueraren arabera, ordutegiak aldaketak izan ditzake. Uztailaren 2tik 13ra izango da.

Piraguismoa berriz, uztailaren 23tik 27ra egingo da. Kasu honetan ere 2009an edo lehenago jaiotakoek hartu ahal izango dute parte. Goizez eskainiko da beti ere osatzen den taldearen arabera.

Jarduera horietakoren batean parte hartu nahi dutenek maiatzaren 21etik 25era bitartean eman ahal izango dute izena Alegiako kultur etxean. Informazio gehiagorako, kultur etxera bertara deitu daiteke, 943 65 46 98 telefono zenbakira.